nuestra-bodega-euGure Txakolina

Hasiera Bisita Gidatuak

Bisita gidatuak

Jaizkibel mendiaren magalean egonik, Frantziatik oso gertu, upategiaren kokalekua paregabea da. Hala, ardogintza-turismoak Hiruzta du Euskadira sartzeko ate.

Hiruztara bisita gidatua egitera etorriz gero, upategiaren historia ezagutuko duzue; hots, zer-nolako lotura izan duen hiriarekin. Horrez gain, inguratzen duten mahastiez gozatuko duzue, eta txakolina egiteko prozesuari buruzko azalpenak jasoko dituzue. Rekaldetarrok urteko egun guztietan aritzen garenez upategian lanean, ziurrenik gutako norbaitekin topo egingo duzue, bisitaren tarte batean.

Bisita gidatuari amaiera ezin hobea emateko, Hiruzta txakolina dastatuko duzue, bertako zenbait produktuz osatutako janaurreko bikainaz lagunduta.

Ordutegia:

Ordutegia: bisitak larunbat eta igandean 12h00etan eta 13h00etan.

Aurretiaz, hitzordua hartu behar da. Kontsultatu taldeentzako ordutegi bereziak.

ERRESERBA EGITEKO INPRIMAKIA

Beharrezkoa *

  Refresh Captcha  
 

Formulario honen bidez egin duzun erreserba baliozkoa izan dadin, mezu bat jaso behar duzu posta elektronikoaren bidez. Mezu hori jasotzen ez baduzu, erreserbak ez du baliorik izango.

Batzuetan, arazoak izaten ditu webguneak. Erantzunik jasotzen ez baduzu, arren, idatzi reservas@hiruzta.com helbide elektronikora, edo deitu 943 10 40 60 telefono-zenbakira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan, +34 943 10 40 60 telefonora deituta, info@hiruzta.com helbidera mezu bat bidalita.

 

disenadoporhispatek