nuestra-bodega-euGure Txakolina

Hasiera Upategia Hiruzta Berezia

DASTATZE FITXA: HIRUZTA BEREZIA

hiruzta-berezia

IZENA: Jabeek Hondarribiko mahastietan hazitako Hondarribi Zuri mahatsez egindako txakolina da Hiruzta Berezia, gaur egungo estilokoa. Txakolin honek Hiruzta etxaldeko lurzoruaren izaera islatzen du, eta klima atlantiko epel bereziaren eraginarekin batera, oso nortasun eta originaltasun handiko ardoa du emaitza, tradizioa eta modernitatea ezin hobe uztartzen dituena.

JATORRI DEITURA: Getariako Txakolina.

MAHASTIA: Jabeena beraiena da, 11 hektarea ditu eta upategiaren inguruetan dago, Jaizkibel mendiaren magalean, hain zuzen. Eguerdirantz orientatuta dagoenez, haizetik eta gertuko Kantauri itsasoaren hezetasunetik babestuta dago eta, hortaz, intsolazio bikaina du. “Guyot bikoitza” inausketa-sistemarekin lantzen da besorako mahastia. Landare-tartea: 2,60 x 1,20 (4.000 mahatsondo/hektarea bakoitzeko). Harri ama eta buztin-tuparri ugariko lurzorua.

BARIETATEA: 85% Hondarrabi Zuri eta 15% Gros Manseng.

MOTA: Andelean hondar eta guzti ondutako txakolin zuria.

ELABORAZIOA: heltzeko baldintza ezin hobeak dituen Hondarribi Zuriko mahastian bertan aukeratzen da bilduko den mahatsa, eta edukiera txikiko kutxetan jasotzen da. Aletu eta lauskitu egiten da, eta arin prentsatu. Hotzeko lohigabetze estatikoa, 8 °C eta 10 °C bitartean. Tenperatura kontrolatuta hartzitzen da, 16 °C eta 18 °C bitartean. Lau hilabetez andelean hondar eta guzti ondua, astean behin aireztatu gabe eraginda. Argitze eta egonkortze arinak.

DASTATZE OHARRAK: hori argi berdetsua, polita, fruitu zurien (sagarra), zitrikoen (arabisagarra) eta tropikalen (anana) lurrin sendoak ditu, lore-usain ezin arinago batek bilduta. Ahoan oso fresko ageri da, barietatearen berezko gorputz lodian oso txertatuta dagoen garraztasunarekin, eta hondarren gainean egindako lanak indartua. Bukaera luze, bilgarri, usaintsu eta oso iraunkorra du.   

GASTRONOMIA: Gosegarriak, zizka-mizkak, gazta gazteak, itsaskiak, arrainak, arroza eta lekariak ditu lagun onak. Zerbitzatzeko tenperatura: 8 °C - 10 °C. Itzalpean gorde, leku fresko eta usain arrotzik gabekoan. Ondo irauten du botilan hiruzpalau urtez.

SARIAK ETA ERREKONOZIMENDUAK:

Txakoli Hiruzta Berezia - International Wine Guide Silver - Spain 2016Txakoli Hiruzta - DWWA Bronze - 2016

 


disenadoporhispatek