nuestra-bodega-euGure Txakolina

DASTATZE FITXA: HIRUZTA ROSÉ

hiruzta-gorria-2016

IZENA: Jabeek Hondarribiko mahastietan hazitako Hondarribi Beltz mahatsez egindako txakolin gorria da Hiruzta Rosé, estilo modernokoa.

JATORRI DEITURA: Getariako Txakolina.

MAHASTIA: Jabeena beraiena da, 11 hektarea ditu eta upategiaren inguruetan dago, Jaizkibel mendiaren magalean, hain zuzen. Eguerdirantz orientatuta dagoenez, haizetik eta gertuko Kantauri itsasoaren hezetasunetik babestuta dago eta, hortaz, intsolazio bikaina du. “Guyot bikoitza” inausketa-sistemarekin lantzen da besorako mahastia. Landare-tartea: 2,60 x 1,20 (4.000 mahatsondo/hektarea bakoitzeko). Harri ama eta buztin-tuparri ugariko lurzorua.

BARIETATEA: %70 Hondarrabi Beltz eta %30 Hondarrabi Zuri

MOTA: Txakolin gorria, grabitatez bereizitako muztioz egina.

ELABORAZIOA: Hondarribi Beltzeko mahastian bertan aukeratzen da bilduko den mahatsa. Mahatsa bildu eta edukiera txikiko kutxetan garraiatzen da. Aletu eta laurkitu egiten da. Tenperatura txikian (8 °C - 10 °C) beratzen da andelan 4-6 orduz, eta hurrena muztio gorria grabitatez bereizten da. Tenperatura kontrolatuta hartzitzen da, 16 °C eta 18 °C bitartean. Argitze eta egonkortze arinak.

DASTATZE OHARRAK: Andere-mahats gorriaren kolorea du, fruitu gorrien lurrin bizia, marrubi eta andere-mahats beltzarena nabarmen, hondoko usaina zitrikoena duelarik, kalitate handiko landare-ukituekin. Ahoan oso fresko ageri da, garraztasun orekatua du, berezko gas-karboniko apurrak eragina; aho-pasaera egokia du hurrena, eta usainez betetako bukaera betea.  

GASTRONOMIA: Gosegarriak, zizka-mizkak, gazta gazteak eta erdionduak, itsaskiak, arrainak, arroza, lekariak, pasta, fianbreak eta okela zuriak ditu lagun onak. Zerbitzatzeko tenperatura: 8 °C - 10 °C. Itzalpean gorde, leku fresko eta usain arrotzik gabekoan. Ondo irauten du botilan bi urtez.

 


disenadoporhispatek