nuestra-bodega-euGure Txakolina

Hasiera Upategia Hiruzta

DASTATZE FITXA: HIRUZTA

txakoli-hiruzta

IZENA: Klasikotasuna eta gaur egungo estiloa bateratzen ditu Hiruzta txakolinak, jabeek Hondarribian duten mahastietako Hondarribi Zuri mahatsaz eta teknologiarik modernoenaz hornitutako upategi batean egindakoa.

JATORRI DEITURA: Getariako Txakolina.

MAHASTIA: Jabeena beraiena da, 11 hektarea ditu eta upategiaren inguruetan dago, Jaizkibel mendiaren magalean, hain zuzen. Eguerdirantz orientatuta dagoenez, haizetik eta gertuko Kantauri itsasoaren hezetasunetik babestuta dago eta, hortaz, intsolazio bikaina du. “Guyot bikoitza” inausketa-sistemarekin lantzen da besorako mahastia. Landare-tartea: 2,60 x 1,20 (4.000 mahatsondo/hektarea bakoitzeko). Harri ama eta buztin-tuparri ugariko lurzorua.

BARIETATEA: %95 Hondarribi Zuri. %5 Gros Manseng.

MOTA: Txakolin zuria.

ALKOHOL-GRADUAZIOA: 12%

ELABORAZIOA: mahatsa bildu eta edukiera txikiko kutxetan garraiatzen da. Aletu eta zukua atera ondoren, tantaka isuri eta poliki-poliki zapaltzen da. Muztio-begiaren hotzeko hondar-kentzea, 8º eta 10º C-tara. Andelan kontserbatzen da, tenperatura txikian, jatorri naturaleko gas karboniko endogenoa disolbatuta atxikitzeko.Argitze eta egonkortze arinak. Tenperatura baxuko iragazte amikrobiotiko bidezko botilaratze esterila.

DASTATZE OHARRAK: Garbia eta distiratsua. Kolorea hori argia eta isla berdetsuak. Altuera jakin batetik edalontzian erortzen utzita, gas karbonikoko burbuila fin-finak ageri dira, mota honetako txakolinetan ohikoa den bezala.

Fruitu zurien (sagarra eta udarea), zitrikoen (arabisagarra) eta tropikalen (anana eta marakuia) lurrin sendoak antzematen dira, lore zurien (laranja-lorea) usainak bilduta, guztia ere gas karboniko naturalaren agerpen sotilak indartuta.

Ahoan oso orekatu eta freskoa da, txinparta-puntu mina du mihian, garraztasun oso integratuaz gain. Aho-pasera atsegina, ukitu zitrikoak eta tropikalak uzten ditu zaporeondoan. Bukaera luzea eta usaintsua.

GASTRONOMIA: Gosegarriak, zizka-mizkak, gazta gazteak, itsaskiak, arrainak, arroza eta lekariak ditu lagun onak. Zerbitzatzeko tenperatura: 8 °C - 10 °C. Itzalpean gorde, leku fresko eta usain arrotzik gabekoan. Ondo irauten du botilan bi urtez. Erabilitako itxiera sistemak usain-akatsik gabea izatea bermatzen du.

SARIAK ETA ERREKONOZIMENDUAK:

Txakoli Hiruzta - International Wine Guide Commended - Spain 2016Txakoli Hiruzta - DWWA Bronze - 2016

 


disenadoporhispatek