nuestra-bodega-euGure Txakolina

Upategia

Hiruzta txakolindegia Hondarribian dago. Rekaldetarron egia bihurtutako ametsa da, txakolinaren zale amorratuak baikara. Gogotsu eta ilusioz beteta, txakolina egiteko mende luzetako tradizioa berreskuratu dugu Hondarrabi zuri mahatsondoaren sorleku den hiri honetan.

bodega

2007an ekin genion ibilbide honi, Ana Martín Onzain eta Pepe Hidalgo enologo ospetsuen aholkuez lagunduta. Gure upategiak hamar hektarea ditu Jaizkibel mendiaren magalean; leku paregabea da txakolin-mahastiak landatzeko.

Upategiak teknologia berrienarekin hornituta dago. Azken belaunaldiko instalazioei esker, kalitate goreneko txakolina egiten dugu. Egun, upategiak 160.000 botila ekoizteko ahalmena du, baina, datozen urteotan, pixkanaka handitu egin nahiko genuke kopuru hori.

 


disenadoporhispatek