nuestra-bodega-euGure Txakolina

HIRUZTA BASQUE BRUT NATURE

hiruzta-basque-brut-nature-2014

Ardo apardun originala bertoko Hondarrabi Zuri mahatsekin egiten da; gure mahastian lantzen da, upategian bertan, botilaz botila metodo tradizional eran.

JATORRI DEITURA: Getariako Txakolina.

MAHASTIA: Jabeena beraiena da, 11 hektarea ditu eta upategiaren inguruetan dago, Jaizkibel mendiaren magalean, hain zuzen. Eguerdirantz orientatuta dagoenez, haizetik eta gertuko Kantauri itsasoaren hezetasunetik babestuta dago eta, hortaz, intsolazio bikaina du. “Guyot bikoitza” inausketa-sistemarekin lantzen da besorako mahastia. Landare-tartea: 2,60 x 1,20 (4.000 mahatsondo/hektarea bakoitzeko). Harri ama eta buztin-tuparri ugariko lurzorua.

BARIETATEA: 100% Hondarrabi Zuri.

MOTA: Brut Nature ardo apardun naturala.

ELABORAZIOA: Gure mahastian bertan landutako Hondarrabi Zuri mahatsezko ardo zuria oinarri hartuta egin zen ardo aparduna, gure upategian, hain zuzen, botilaz botila metodo tradizional eran. Bigarren hartzidura, iraupen luzekoa, behe-tenperaturan egin zen eta, jarraian, 9 hilabetetik gorako botiletan liga gainean ondu. Ondoren, eskuz eraginda, pupitreetan dekantatu zen, eta ligak artisau-moduan eta lepoa izoztu gabe kanporatu ziren; hots, lepo-egitea “à la volée” eran egin zen.
Ez da espedizio-likorerik erabiltzen; hortaz, ardo apardun naturala da, hau da, ligak ateratzerakoan ez zaio azukrerik gehitzen (Brut Nature).

DASTATZE OHARRAK: Limpio y brillante. Color amarillo pálido con reflejos verdosos. Desprendimiento de burbujas de fino tamaño y abundantes rosarios de gran persistencia. Espuma sostenida de textura muy fina y cremosa, cubriendo gran parte de la superficie del vino: corona y encajes.
En la nariz aparecen intensos aromas de frutos blancos (pera y manzana), cítricos (pomelo), con un fondo de hinojo y hierba del campo, todos ellos potenciados por el desprendimiento del gas carbónico natural.
En boca se muestra muy equilibrado y fresco, con una agradable sensación picante producida por el gas carbónico en la boca y una acidez muy integrada. Paso de boca agradable, cremoso, con notas cítricas y frutales en el retrogusto. Final largo y aromático.
Ahoan oso orekatu eta fresko ageri da; izan ere, gas karbonikoak sentsazio bizia, atsegina, sorrarazten du ahoan, baita oso txertatuta dagoen garraztasuna ere. Ahotik modu atseginean eta krematsuan igarotzen da, eta zapore ondokoak ukitu zitrikoak eta fruitudunak dauzka. Bukaera luze eta usaintsua du.

GASTRONOMIA: janaurrekoak, zizka-mizkak, gazta gutxi onduak, itsaskiak, arrainak, arrozak, lekaleak, haragi zuriak eta postreak ditu lagun onak. Zerbitzatzeko tenperatura: 5º eta 8ºC bitartean. Gorde leku fresko batean, itzalpean, usain arrotzik gabekoan. Ondo irauten du botilan egin eta hurrengo bi urtetan; betiere, botilak posizio bertikalean egon behar du.

 


disenadoporhispatek