EZAGUTU
OPARITU
GOZATU

Norbaiti oparitxo polit bat egin nahi badiozu, leku egokian zaude.
Eta, zuretzako zeozer bilatzen baduzu, ere bai.

AUKERATU EDOZEIN,
ASMATUKO DUZU ETA

Txakolin bila zabiltza? Esperientzia gastronomiko bat izan nahi duzu? Bisita gidatua egin nahi? Edo, akaso, denetik pixka bat.
Ez kezkatu. Gure dendan, edozein aukeratzen duzula ere, asmatuko duzu.
Eta, ez baduzu aurkitzen bila zenbiltzana, ez izan dudarik gurekin harremanetan jartzeko.

DASTATZEKO
MENUA

BISITA
GIDATUAK

Estutxe
pertsonalizatuak

OPARI
TXARTELA

GOURMET
OPARI
PACKA

Gure gourmet packak menu bat dakar 2 lagunentzat.
Ezin hobea gastronomia maite dutenentzat.

BEREZIA menua: 120 €

HIRUZTA menua: 140 €

EZAGUTU
HIRUZTA
PACKA

Opari pack honek bisita gidatu bat dakar bi lagunentzat.
Hiruzta ikusteko bisita gidatuan, upategiaren historia ezagutuko duzu, eta, horrekin batera, Hondarribiarekin zer-nolako harremana duen. Inguruko mahastiez gozatzeko modua izango duzu, eta gure txakolina nola egiten den ezagutuko duzu.

Bisita amaitzean, txakolina dastatuko dugu, eta, laguntzeko, bertako produktuekin egindako aperitibo bat.

Bisitak larunbatean eta igandean izaten dira, 12:00etan eta 13:00etan. Ezinbestekoa da ordua hartzea.

Prezioa: 24 €

Egin erreserba

OPARITU
TXAKOLIN
KUTXA BAT

Gure dendan formatu batean baino gehiagotan aurkituko duzu gure txakolina.

Aukeratu gustukoen dituzun ardoak, eta osatu kutxa eskualdeko ekoizleen beste gourmet produktu batzuekin.

Pertsonalizatu

OPARI
TXARTELA

Opari berezi bat egin nahi duzu? Ideiak behar dituzu oparitxo bat egiteko?
Gure opari txartelekin, egon ziur asmatuko duzula.
Opari txartelak prestatzen ditugu neurrira egindako packetan, zuk oparitu nahi duzunarekin.

Kontsultatuiguzu