GURE
TXAKOLINAK
17 hektareako mahastiak inguratzen du gure upategia,
eta bertan ardo bereziak ekoizten ditugu.
Estilo propioko txakolin horiek ustekabea eragin dute hemen eta nazioartean.
HIRUZTA
TXAKOLIN ZURIA
BARIETATEA
100%
HONDARRABI ZURI
AWARDS
DESKRIPZIOA
Klasikotasuna eta gaur egungo estiloa bateratzen ditu Hiruzta txakolinak, jabeek Hondarribian duten mahastietako Hondarribi Zuri mahatsaz eta teknologiarik modernoenaz hornitutako upategi batean egindakoa.
HIRUZTA
TXAKOLIN ZURIA
DASTATZEKO OHARRAK
Garbia eta distiratsua da. Kolore hori argia du, eta distira berdexkak. Garaiera jakin batetik zerbitzatzen denean, horrelako txakolinek berezkoak dituzten gas karbonikozko burbuila mehe-meheak ikusten zaizkio.
Sudurrean, fruitu zuri (udarea eta sagarra), zitriko (pomeloa) eta tropikalen (anana eta marakuia) aroma nabaritzen da, lore zurien lurrinez inguratuta; halaber, gas karboniko naturala dario gozo-gozo, eta horrek lurrinak biziagotzen ditu.
Ahoan dagoenean, oso orekatua eta freskoa da; pindartsuen halako sentsazio min sortzen da mihian, eta azidotasuna oso integratuta dago. Ahoan atsegina da, eta ukitu zitriko eta tropikalak ditu zapore-ondokoan. Amaiera luzea eta aromatikoa da.
HIRUZTA
BEREZIA
TXAKOLIN ZURIA,
DEPOSITUAN
ONDUTAKOA
LIGEN GAINEAN
DASTATZEKO OHARRAK
Kolore hori argi ederra du, berdexka, eta fruitu zuri (sagarra), zitriko (pomelo) eta tropikalen (anana) aroma biziak darizkio, loreen lurrinez inguratuta. Ahoan dagoenean, oso freskoa da, azidotasuna oso integratuta dago aniztasunak berezkoa duen gorputz handian, eta ligen gainean eginiko lanak areagotu egiten du. Amaiera luzea da, aromatikoa; inguratzen zaitu eta luze irauten du.
HIRUZTA
BEREZIA
TXAKOLIN ZURIA,
DEPOSITUAN
ONDUTAKOA
LIGEN GAINEAN
BARIETATEA
100%
HONDARRABI ZURI
AWARDS
DESKRIPZIOA
Hondarribiko mahastietan hazitako Hondarribi Zuri mahatsez egindako txakolina da Hiruzta Berezia, gaur egungo estilokoa. Txakolin honek etxaldeko lurzoruaren izaera islatzen du, eta, klima atlantiko epel bereziaren eraginarekin batera, oso nortasun eta originaltasun handiko ardoa du emaitza, tradizioa eta modernitatea ezin hobeto uztartzen dituena.
HIRUZTA
ROSÉ
ODOLUSTE BIDEZKO
TXAKOLIN
GORRIA
BARIETATEA
70%
HONDARRABI BELTZA
30%
HONDARRABI ZURI
AWARDS
DESKRIPZIOA
Jabeek Hondarribiko mahastietan hazitako Hondarribi Beltz mahatsez egindako txakolin gorria da Hiruzta Rosé, estilo modernokoa.
HIRUZTA
ROSÉ
ODOLUSTE BIDEZKO
TXAKOLIN
GORRIA
DASTATZEKO OHARRAK
Arrosa da, andere-mahatsaren antzera; fruitu gorrien aroma biziak darizkio, eta horien artean, marrubia eta andere-mahats beltza gailentzen dira. Hondoa zitrikoa da, eta ukitu begetal bikainak ditu.
Ahoan oso freskoa da, eta azidotasun orekatua du, gas karboniko natural pixka batek areagotua. Aho-igarotzea ona da, eta amaiera luzea aromaz beteta dago.
BASQUE
BRUT
BRUT
ARDO APARDUNA
DASTATZEKO OHARRAK
Garbia eta distiratsua da. Kolore hori argia du, eta distira berdexkak. Burbuila meheak darizkio, eta arrosario luze ugari. Aparraren testura leuna eta krematsua da, eta ardoaren gainazalaren zati handi bat hartzen du; zehazki, koroa eta irlatxoak.
Sudurrean, fruitu zuri (udarea eta sagarra) eta zitrikoen (pomeloa) aroma biziak igartzen dira. Hondoak mihilua eta landako belarra dakartza gogora, gas karboniko naturalak areagotuta.
Ahoan oso orekatua eta freskoa da; gas karbonikoak sentsazio min atsegina eragiten du, eta azidotasuna oso integratuta dago. Aho-igarotzea atsegina da, krematsua, eta ukitu zitriko eta fruitudunak ditu zapore-ondokoan. Amaiera luzea eta aromatikoa da.
BASQUE
BRUT
NATURE
BRUT NATURE
ARDO APARDUNA
BARIETATEA
100%
HONDARRABI ZURI
DESKRIPZIOA
Ardo apardun originala bertoko Hondarrabi Zuri mahatsekin egiten da; gure mahastian lantzen da, upategian bertan, botilaz botila metodo tradizional eran.
HIRUZTA ROSÉ
BASQUE BRUT NATURE
BARIETATEA
50%
HONDARRABI BELTZA
50%
HONDARRABI ZURI
DESKRIPZIOA
Ardo apardun original hau bertoko Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza mahatsekin egiten da. Mahats horiek upategiko lurren mahastietan hazten dira, eta ardoa upategian bertan egiten da, botilaz botila metodo tradizional eran.
HIRUZTA ROSÉ
BASQUE BRUT NATURE
DASTATZEKO OHARRAK
Kolore garbia eta distiratsua. Izokin-koloreko arrosa. Tamaina meheko burbuilak askatzen zaizkio, baita iraunkortasun handiko arrosario ugari ere. Oso apar leun eta krematsua du, ardoaren gainazal gehiena estaltzen duena: koroa eta parpailak.
Fruitu gorrien (marrubia eta andere-mahatsa) aroma biziak agertzen dira sudurrean, andere-mahats beltzaren usainean bilduta, bai eta ukitu fin krematsu eta opilen antzekoak ere, eta gas karboniko naturala askatzean, horiek guztiak indartu egiten dira. Ahoan, oso orekatua eta freskoa da; gas karbonikoak sentsazio bizi eta atsegina sortzen du, eta garraztasuna oso txertatuta dago. Atsegina da eta gorputz handia du ahotik igarotzean, egitura du eta krematsua da, eta zapore ondokoan arabisagar arrosa ekartzen du gogora. Bukaera luze eta usaintsua du.
PARCELA Nº3
2020KO
TXAKOLINA
EDIZIO MUGATUA 900 botila
DASTATZEKO OHARRAK
12 hilabetez, 500 litroko haritz frantsesezko barriketan, ontze-prozesu horren ondorioz , ardoak purutasuna eta osotasuna dauzka, eta ezaugarri horiek intentsitate handian eta konplexutasun aromatikoan islatzen dira: fruitu zurien –hala nola, sagarra–, zitrikoen –esaterako, pomeloa eta laranja– eta mertxika sikatuen konfitura ukituak nabarmentzen zaizkio, baita keroseno eta espezien ukitu batzuk ere. Ahoan potentzia, egitura eta luzera nabarmentzen zaizkio.
Eboluzio bikaina du botilan, ardo bikain batek berez duen ontze murriztailearekin.
PARCELA Nº3
2020KO
TXAKOLINA
EDIZIO MUGATUA
BARIETATEA
100%
HONDARRABI ZURI
DESKRIPZIOA
Parcela No 3 izenekoa urtabeko txakolina da, gure lursailaren izaeraren erakusgarri.
HIRUZTA TINTO
TXAKOLI 2021
BARIETATEA
100%
HONDARRIBI BELTZA
DESKRIPZIOA
Ardo hori estilo modernoko txakolin beltza da, Hondarribiko (Euskal Herria) upategiaren mahastietan hazitako bertako Hondarrabi Beltz barietateko mahatsekin egin dena.
HIRUZTA TINTO
TXAKOLIN BELTZA
DASTATZEKO OHARRAK
Kolore pikota-gorria, fruitu gorri eta beltzen aroma biziak, marrubia eta andere-mahats beltza nabarmentzen direla, hondo baltsamikoarekin, eta kalitate handiko landare-ukituekin. Ahoan freskofresko eta orekatu agertzen da; aho-igarotzea atsegina da eta bukaera, luzea eta barietatearen aromez betea.