Nor gara?

Sutan Erretegia

Sutan erretegia Alameda jatetxeko Txapartegi anaiak eta Hiruzta upategiko Rekalde aita-semeen bat-egitetik jaiotzen da. Bidasoako bi familia, belaunaldietan zehar, bertako sukaldaritza errespetuz praktikatu duena eta txakolinaren mundua ondo ezagutu eta maitatzen duena; tradizio gastronomikoa eta ardogintza, harmonia perfektu batean nahasiak.

Sutaneko sukaldaritza bertakoa eta sasoikoa da: hurbileko baserrietako barazkiak, bertako arrainak, onddoak, haragiak, gaztak… zuzenean parrilara eramanak eta gure txakolinarekin uztartuak. Bidasoako Sukaldaritza izateko eta sentitzeko modua da.

Kokapena

Gozatu mahastietan artean gure jatetxeaz

Hondarribiako Jaizkibel mendiaren magalean eta Hiruzta upategi barruan. Tradizioa eta modernotasuna bateratzen dituen espazio bat, 17 mahasti hektareaz inguraturik eta Aiako Harriak, Euskal Herriko mendirik zaharrena begi bistan daukagula.