HIRUZTA
UPATEGIA

Rekalde familiaren ametsa da. Familia honek
maite du txakolina, eta, bere gogo eta ilusioarekin,
ehunka urteko tradizioa duen egiteko era
berreskuratu du Hondarribiarentzat, bertakoa baita
Hondarrabi Zuri barietate autoktonoa.

NAZIOARTERA BEGIRA DAGOEN FAMILIAKO UPATEGIA

HIRUZTA ez da upategi soila… Bizi filosofia ere bada… Epikureismo hutsa…
Upategiaren izenak berak biltzen du gure proiektuaren arima…
HIRUren UZTA. Aitaren eta bi semeen ametsa, Asensio, Txarli eta Angel Rekalde.

Izugarri maite dugu ardoaren mundua, eta erabaki genuen geure Txakolin upategia sortzea Euskal Herriko lekurik
zoragarrienetako batean: Hondarribian. Elkarren ametsa zena betea dago gaur egun.

MUGARRI
NAGUSIAK

2007

Getariako Txakolina izeneko sor-markak aukera zabaldu zuen GIPUZKOA osoan mahatsa landatzeko eta txakolina egiteko.
Orduantxe landatu genituen HIRUZTAn gure mahastiak eta orduan abiatu gure proiektua.

2012

Upategia inauguratu eta lehen uzta 2011koa izan zen.
Gaur egun, 20 herrialdetako inportatzaile espezializatuek konfiantza dute Hiruzta Upategiarekin, eta Euskal Herrian enoturismoa egiteko erreferentziazko proiektu bihurtu da.

AMETSA

PROIEKTUA

MAHASTIA

Jakinik ardo ona egiteko mahatsik onena behar dela, eginahalak egiten ditugu gure mahastia egunero-egunero zaintzen.
Klimatologia, lurzorua eta labore mota dira gure “terroir” bereziaren gakoak.
Gure mahastia, sare erara landatua, toki onean dago, hegoaldera begira. Eguzki kolpe maximoa du, eta, aldi berean,
Jaizkibelgo labarretatik datorren itsas brisa. Mahats autoktonoa, HONDARRABI ZURIA, gure lur sailetako
protagonista da. Horren guztiaren ondorioz, mahatsak estilo propioa hartzen du, aroma handiagoa, egitura handiagoa eta loditasun handiagoa.

MAHASTI
PROPIOAREN
11 HEKTAREA
UPATEGIAREN
INGURUAN

MAHASTIAREN
KONTROL ETA
KUDEAKETA
PROPIOAK

LUR SAIL
GUZTIAK
IDENTIFIKATUTA
DAUDE

EKOIZPEN
INTEGRATUA

HONDARRIBIKO
TXAKOLINAREN
HISTORIA

Txakolina Euskal Herrian lantzen den ardo mota da, batez ere Hondarrabi
Zuriarekin egiten dena. Mahats autoktono horrek bereizi egiten du txakolina munduko beste ardoetatik.
Orain dela zenbait mende, txakolina egiten zen Hondarribian, eta horrek ipini zion izena mahats autoktonoari.

Hondarribiko udal agiritegian, irakur daiteke 1186ko zenbait agiritan Hondarribian —garai hartan Olearsu zuen izena—
bazirela mahastiak eta lorategiak. Gainera, hiriaren armarrian, 1604an,
mahats orpo bat ageri da goialdean bi mahats morkorekin; horrek erakusten du nolako garrantzia izango zuen
jarduera horrek Hondarribian.

Zergatik galdu zen tradizio hau? Muga aldeko herria izanik, Hondarribiak setio eta gudaldi asko izan zituen.
Horrelakoetan, etsaiek dena hondatzen zuten, eta mahatsondoak erauzten.
Diotenez, 1638an galdu ziren behin betiko mahastiak eta mahatsondoak.

Hiruztan, harro gaude ondare sinboliko kultural hau berreskuratzeaz eta balioan jartzeaz Hondarribiko herriarentzat.

HONDARRIBIA

Hondarribia Euskal Herriko arrantzale herri ikusgarria da, bere arkitekturari eta historiari
eusten jakin duena eta kultura gastronomiko handikoa.
Erdi Arokoa duen parte zaharrean paseatuz gero, jauretxe zoragarriak ikus daitezke.

Mendiz eta itsasoz inguratua dago Hondarribia, Donostiatik 18 kilometrora, eta oso hurbil ditu
Lapurdiko Donibane Lohizune eta Biarritz.

Hondarribia da Euskal Herriko enoturismoaren atea.